Dozenaka azpeitiarrek hartu dute parte Ikaskirol Krosean

Uztarria.eus 2017ko eka. 5a, 12:19

Hogeita hamabosgarren urtez, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Ikaskirol taldeak antolatutako Ikaskirol Krosa egin zuten atzo Azkoitiko kaleetan. Haur Hezkuntza (HH) 4tik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. mailara arteko 900 ume inguruk hartu zuten parte lasterketan, horietako asko azpeitiarrak. 

Argazki guztiak Urolakosta.hitza.eus atarian ikus daitezke.