Sanjuandegiko festak 2017

Joan da Mantangorri, datorren urtean itzultzeko prest

Uztarria.eus 2017ko eka. 4a, 22:50

Mantangorri joan da eta harekin batera bukatu dira aurten ere Sanjuandegiko festak. Euriarekin iritsi zen jaietako ikurra ostiralean, eta euritan aldegin du. Baina busti ala lehor izan, datorren urtean itzultzeko prest joan da Mantangorri Sanjuandegitik.

Hura joan aurretik, eguerdian dantzari txikiak eta arratsaldean herri kirolak izan dira, besteak beste, festetako azken egunaren protagonistak, ia etengabe bota duen euriarekin batera.

Zozketan saritutako zenbakiak

XJ Auzolaneaneko antolatzaileek festetan egiten duten karretillaren zozketa ere egin dute gaur arratsaldean Sanjuandegin. Zenbaki nagusia eta ordezkoa atera dituzte: 802 eta 1.907, hurrenez hurren. Aurrenekoaren jabeak hamabost eguneko epea dauka sariaren bila agertzeko; hortik aurrera, bigarren zenbakiaren jabearen txanda izango da.