Sanjuandegiko festak 2017

Kirola eginez ekin diote zapatuari Sanjuandegiko festetan

Uztarria.eus 2017ko eka. 3a, 14:51

Batzuk bezperako parrandari buelta ematen edota oraindik erretiratu gabe, eta beste batzuk kirola eginez pasatu dute zapatu goiza Sanjuandegin. Izarraitz Trik antolatutako gaztetxoentzako lehendabiziko triatloian parte hartu dutenak izan dira goiztiarrenak; hiru lasterketatan banatuta, guztira 34 neska-mutilek hartu dute parte. Izerdi gutxiago aterata baina buruari gogor eraginez aritu dira, berriz, Jose Antonio Agirre plazan egin den xake txapelketako adin guztietako lehiakideak. Eta barraketan, autotxokeen zoruan tatamia zabalduta, karate taldekoek ere egin dute erakustaldia, parte-hartzaileen eta ikusleen gozamenerako.

Goizeko kirol jardueren ondoren, igande goizalderaino luzatuko den festa egitarauak ez du etenik izango gaur ere Sanjuandegin. Hau da arratsalde partetik aurrera prestatuta dutena:

  • 14:00. Triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. V. Trikiti Txapelketa.
  • 18:00. Auzoen arteko erronka: Sanjuandegi vs Urrestilla.
  • 19:00. Galdeketatik urtebetera, Prest! mosaikoa.
  • 19:15. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
  • 21:00. Parrillada.
  • 23.00. Kontzertuak: Ostertz, Izei eta La Jodedera.
  • Karpan gau-pasa, DJ Elepuntorekin.