Azpeitiko Karate Elkarteak erakustaldia eskainiko du bihar

Uztarria.eus 2017ko eka. 2a, 15:41

Kiroldegian izango da erakustaldia, 16:30ean hasita. 

Sei-Shin-Ryu Azpeitiko Karate Elkarteak erakustaldia eskainiko du bihar, ekainak 3, Azpeitiko kiroldegian. 16:30ean hasiko da ikuskizuna, eta bertan Azpeitiko Sei-Shin-Ryu eskolako ikasleez gain, Donostiako Sabaki-Ha eskolako adin guztietako ikasleak arituko dira. 

Aurtengo erakustaldian ere, Iaido (katana japoniarra) teknika ikusi ahalko dute bertaratzen diren herritarrek.