Ez da zine emanaldirik izango asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2017ko eka. 2a, 12:45

Hala ere, ekainean zine emanaldiren bat edo beste eskaintzea aurreikusten du Kulturazek.

Zine denboraldia amaierara iristen ari da, eta asteburu honetan ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian. Hala ere, Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, "hilabete honetan zehar pare bat emanaldi eskaintzea aurreikusten da". 

Zine denboraldi berriari irailean emango diote hasiera.