Santanderrera ibilaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2017ko mai. 31a, 14:24
Baigerakoek AƱanako gesaltzara egindako ibilaldia

Ekainaren 15ean izango da ibilaldia. Izen-ematea ekainaren 1etik 12ra egongo da irekita Baigera Ieko bulegoan, ohiko ordutegian. 

Ekainaren 15erako Santanderrera (Kantabria, Espainia) ibilaldia antonlatu du Baigera jubilatuen elkarteak. 08:00etan irtengo dira Azpeititik, eta bidean geldialdia egingo dute hamaiketakoa jateko. 11:00etan Magdalena jauregiko lorategiak ikusiko dituzte, eta ondoren Santanderreko azokara hurbilduko dira. 14:30ean, berriz, Zakarias jatetxean bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta arratsaldez Santander ezagutzeko denbora librea izango dute ibilaldian parte hartuko duten guztiek.

Txangoan parte hartzeko, ekainaren 1etik 12ra eman ahalko da izena Baigera Ieko bulegoan, 10:30etik 12:30era.