Itsasiko gaztetxoek dantza emanaldia eskainiko dute zapatuan

Uztarria.eus 2017ko mai. 31a, 13:20
Iazko Itsasi Eguneko irudia.

Dantzari gazteek ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte Sanagustinen. 

Eskola garaia amaitzear dela, ikasturtean zehar dantzan ikasitakoa erakutsiko dute Itsasi Dantza Taldeko gaztetxoek zapatuan, ekainaren 3an. Iaz bezala, Sanagustin kulturgunea aukeratu dute landutako euskal dantzak oholtzaratzeko. Ordubete inguruko emanaldia izango da, eta 12:00etan hasiko da. Nahi duen herritar oro bertaratu daiteke dantzari gazteen emanaldia ikustera.