Maiatzeko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2017ko mai. 30a, 11:35
Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan.

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Bihar, maiatzak 31, odola emateko hileko bigarren hitzordua izango dute odol emaileek. Hilero egin bezala, herritarrek 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola, anbulatorioan. 

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideak "gustura" daude azken hilabeteetan izaten ari diren harrerarekin, baina datuak behera egin ez dezaten herritarrei dei egin diete biharko odol ateraldira joateko. Adin guztietako, baina bereziki gazteak diren herritak "odola ematearen garrantziaz" ohartzea nahi dute. 

Uztarriak 2017ko maiatzeko aldizkarian odol emaldi baten inguruko argazki erreportajea argitaratu zuen. Bertan, pausoz pauso azaltzen da nolakoa izan ohi den odola ematearen prozesua.