Gimnastika erritmikoan kadete mailako Euskadiko Txapelketa irabazi du Nahia Odriozolak, Tolosako taldearekin

Uztarria.eus 2017ko mai. 29a, 21:35
Nahia Odriozola (eskubitik bigarrena) urrezko domina kolkoan, Tolosako taldearekin.

Atzo lortu zuen taldekako urrezko domina urrestildarrak, Durangon. Maiatzaren 20an, Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen bakarka. Taldekako txapelketan, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen Tolosako taldearekin.

Urrezko domina eskuratu zuen atzo, maiatzak 28, Nahia Odriozola urrestildarrak Gimnastika erritmikoan kadete mailako Euskadiko Txapelketan. Durangon jokatu zen taldekako sariketa, eta Odriozola Tolosako taldean aritu zen. Taldeka txapeldun izan ostean, datorren zapatuan, ekainaren 3an, bakarka lehiatuko da Odriozola gimnastika erritmikoko Euskadiko txapelketan, kadete mailan. 

Taldeka ez ezik, bakarka ere eskuratu izan ditu dominak Nahia Odriozolak. Maiatzaren 20an, esaterako, Gipuzkoako Txapelduna izan zen kadete mailan, eta bere aurreneko urrezko domina eskuratu zuen. Taldeka, aldiz, zilarrezko lortu zuten. Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin zion orduan urrestildarrari. 

Iaz, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan parte hartu zuen, eta bietan bigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Bera infantila izan arren, kadeteekin batera lehiatu zen 2016an.