Lagun Onak Eguna, giro ederrean

Uztarria.eus 2017ko mai. 27a, 17:58

Lagun Onak futbol taldea klubaren eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata. Goizean goizetik eguraldia lagun izan dute. Eguerdira bitartean haurren, gazteen, helduen eta beteranoen arteko futbol partidak jokatu dituzte Garmendipen. Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko haurren hainbat taldek eta emakume beteranoen taldeak ere parte hartu dute futbol festan. Partidekin bukatzeko Lagun Onakeko eta Real Unioneko beteranoen arteko norgehiagoka jokatu da. Partida hasi aurretik, ordea, Iraurgi Saskibaloi Klubekoei oroigarria eman diete futbol klubeko ordezkariek, "egindako denboraldi bikainagatik zorionduz". Lagun Onakeko infantil mutilak ligako txapeldun izana ere nabarmendu dute ekitaldian.

Taldez talde denboraldiko jokalari onenak ere saritu ditu gaur Lagun Onak FTk:

  • Kimuak neskak: goleatzaile onenak, Naira Sudupe eta June Idiazabal. Jokalari onena, Laura Custodio.
  • Kimuak A mutilak: goleatzailea, Ibon Odriozola. Jokalari onena, Iker Gabilondo.
  • Kimuak B mutilak: goleatzaile onena, Manex Azpillaga. Jokalari onena, Eneko Aizpuru.
  • Kimuak C mutilak: goleatzailea, Manex Cortes. Jokalari onena, Joseba Arruti.
  • Infantil neskak: goleatzailea, Nora Zubillaga. Jokalari onena, Larraitz Lopetegi.
  • Lehen mailako infantila A: goleatzailea, Julen Azpiazu. Jokalari onena, Julen Agirre.
  • Lehen mailako infantila B: goleatzailea, Mikel Bidasoro. Jokalari onena, Unai Letamendia.
  • Infantil Txikiak: goleatzailea, Aitor Muñoz. Jokalari onena, Auritz Arrizabalaga.
  • Ohorezko Infantila: goleatzailea, Jakes Aldalur. Jokalari onena, Iker Arruti.
  • Lehen mailako kadeteak neskak: goleatzailea, Mirari Uria. Jokalari onena, Haizea Uranga.
  • Lehen mailako kadeteak mutilak: goleatzailea, Aimar Aranguren. Jokalari onena, Eneko Cardenas.
  • Ohorezko kadeteak: goleatzailea, Aitor Aranguren. Jokalari onena, Paul Aldalur.
  • Jubenil neskak: goleatzailea, Joane Korta. Jokalari onena, Malen Astigarraga.
  • Jubenil lehenengo mutilak: goleatzailea, Aitor Azpiazu. Jokalari onena, Julen Eizagirre.
  • Jubenil Nazionala: goleatzailea, Beñat Uranga. Jokalari onena, Iñigo Illarramendi.
  • Pregional Preferentea: goleatzailea, Julen Ansoalde. Jokalari onena, Iñaki Iturralde.
  • Espainiako Hirugarren Maila: goleatzailea, Mikel Landa. Jokalari onena, Joanes Otamendi.

Uztarriak bilduma osatu du Lagun Onak Eguneko irudiekin. (Argazkiak: Nerea Uranga)