Ikasleak hasi dira bazterkeriaren kontrako harresia eraikitzen

Uztarria.eus 2017ko mai. 26a, 18:23

Gaur eta bihar gauzatuko dute herriko ikastetxeek eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu duten Keinu Bat Errfuxiatuei egitasmoa. Besteak beste, munduko hainbat tokitan errefuxiatuek topatzen dituzten harresietako bat irudikatuko dute plazan. Herriko ikasleen artean osatuko dute asteburuan plazan ikusgai egongo den harresia, eta hura eraikitzen ari dira dagoeneko ikasleak.