'Piratas del Caribe 5' filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mai. 26a, 17:06

Film bakarra emango dute datozen egunetan Soreasu antzokian: Piratas del Caribe 5, La Venganza de Salazar. Bihar, zapatua, 22:00etik aurrera izango da ikusgai. Igandean, berriz, 16:30ean eta 19:30ean hasita eskainiko dute Piratas del Caribe 5. Astelehenean, maiatzaren 29an, berriro ikusgai egongo da 21:30etik aurrera. 

Piratas del Caribe 5 abentura generoko filma da. Bermudako hirukitik ihes egitea lortu duen Salazar kapitainaren agindutara pirata fantasma talde bat dago. Jack Sparrow kapitainak aurre egin beharko die. Bizirik irauteko aukera bakarra du: Poseidonen hiruhortzekoa aurkitzea. Gailu hori daramanak itsaso guztien kontrola du.