Espainiako Txapelketako finalaurrekora sailkatu da Iraurgi SBko autocares Ulacia taldea

Uztarria.eus 2017ko mai. 26a, 14:28
Autocares Ulacia, atzo finalaurdenekoa irabazi ostean

Gaur jokatuko du Stadium Casablancaren aurkako norgehiagoka, 16:00etan hasita.

Iraurgi SB taldeko Autocares Ulacia emakumezko kadeteen taldea Espainiako Txapelketa ari da jokatzen Huelvan (Espainia), eta gaur arratsaldean finalerdia jokatuko dute Stadium Casablancaren aurka.

Taldea atzo sailkatu finalerdietara, Ponce Valladolid taldearen aurka 61-50 irabazi ondoren. Partidaren lehen zatian galtzen joan baziren ere, atsedenaldirako aurre hartu zioten Valladolideko taldeari, eta azkenean 11 puntuko aldearekin amaitu zuten norgehiagoka.

Finalaurrekoari dagokionez, 16:00etan hasiko da Autocares Ulaciaren partida; txapelketako beste finalaurrekoa 18:00etan izango da, eta irabazleek bihar jokatuko dute finala.