Lapurretei aurre egiteko neurriak hartzera deitu dute

Uztarria.eus 2017ko mai. 25a, 18:36

Azken asteetan herrian izan diren lapurretak direla eta, Eusko Juarlaritzak horiei aurre egiteko neurriak hartzera deitu ditu herritarrak. Ezazagunei atea ez irekitzeko, atariko atea itxita mantentzeko eta etxeko ateak giltzaz ixteko deia egin dute. Bestalde, garajeak dituzten herritarrei gomendatu diete autoz garajetik irteten direnean beste inor sartzen ez dela ziurtatzeko. Horretarako, kotxeko atzerako ispilutik begiratzeko aholkatu dute. Horrez gain, susmoren bat izanez gero Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri daitekeela gogoratu dute, honako telefono zenbakira deituta: 943- 53 89 00.