Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen hiru irteera antolatu ditu astebururako

Uztarria.eus 2017ko mai. 25a, 14:03

Burdinbidearen Euskal Museoak zirkulazioan jarriko ditu datorren asteburuan lurrunezko hiru tren, eta haiekin irteerak egingo dituzte Lasaora. Larunbatean, maiatzaren 27an, 12:30ean eta 18:00etan izango dira irteerak, eta igandean, hilaren 28an, 12:30ean joango dira Lasaora. 

Museoari dagokionez, berriz, hainbat ibilgailu, makina, uniforme eta erloju bildumak ikus daitezke bertan. Astelehenetik ostiralera bitartean (lanegunetan), 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era bitartean zabaltzen dute museoa; larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era zabaltzen dute; eta igande eta jaiegunetan –astelehenetan izan ezik–, 10:30etik 14:00etara bitartean egoten da irekita.