Nerea dendaren ibilbidea aitortu du Udalak

Uztarria.eus 2017ko mai. 24a, 19:33

Nerea eskulan dendak 50 urte egin berri ditu, eta Udalak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan die Ibaietatarren familiari. Egindako lana aitortzeko eta zoriontzeko, oroigarria eman diete gaur, asteazkena, Agustin Lizarrale Merkataritza zinegotziak eta Naiara Larrañaga eta Xabier Aldalur Bertan Merkatari Elkarteko teknikariek.

"50 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Herriari horrelako merkatari txikiek ematen diete bizia eta orain arte bezala herria bizirik mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu", adierazi du Lizarraldek. 

Uztarria aldizkariaren 194. zenbakian argitaratu zen Nerea eskulan dendari egindako erreportajea. 

Harizko soka luzea

Data seinalatuaz hitz egiteko beste egun seinalatu batean egina du hitzordua Uztarriarekin Roxarito Ibaietak (Azpeitia, 1945). Orain dela 50 urte, 1967ko maiatzaren 2an, ireki zuen Ibaietak Nerea denda. "Orduan ez zegoen euskaraz ipintzerik, ezta pentsatu ere", eta Lanas Nerea izan zen aurrena; gerora etorri zen Nerea Eskulanak izena. 50 urte bete ditu negozioak eta bere urtebetetze egunean tokatu zaio sortzaileari mende erdiko ibilbideaz hitz egitea. Telefono deiz eta zorion mezuz zipriztindutako elkarrizketa dendaren goiko solairuan eman du, familiaz eta familiako argazkiz eta oroitzapenez inguratuta. 

Erreportajea osorik, hemen