2017ko ekaineko Uztarria aldizkariaren aurrerapena

Uztarria.eus 2017ko mai. 24a, 19:00

Ekainaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Miren Garate eta Miren Gorrotxategi dira aldizkariko protagonistetako bi. Literatur beka bana jaso ostean, beren aurreneko liburua argitaratu zuten biek. Gorrotxategik duela zazpi hilabete inguru plazaratu zuen 33 ezkil. Garateren Ekaitzaren zipriztinak, berriz, labetik atera berri da. Beren lanak izango dira oinarri Uztarriaren 2017ko ekaineko zenbakian argitaratuko den erreportajean.