Kantu afariarekin amaituko da Salatzen Dut Hilabetea, ostiralean

Uztarria.eus 2017ko mai. 24a, 18:55

Baigera I-en egingo dute afaria, 21:00etan hasita. Aurretik, 19:00etan, hileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek, plazan.

Ostiralean, maiatzaren 26an, amaituko da Azpeitiko Sarek antolatutako Salatzen Dut Hilabetea, Salatzen jarraitzen dugu kantu afariarekin. Baigera I-en (Alde Zaharrekoan) egingo dute afaria, 21:00etan hasita. Txartelak Orkatzen eta Baigeran daude salgai 20 eurotan, eta izena emateko azken eguna, bihar, maiatzaren 25a izango da.

Kantu afariaz gain, ekintzaz betetako Salatzen Dut Hilabeteari amaiera emateko, hileko azken ostiraletan egin ohi duten elkarretaratzea egingo dute plazan, 19:00etan hasita. 

Apirilaren 28an hasi zen euskal presoen egoera salatzeko Azpeitiko Sarek antolatutako Salatzen Dut Hilabetea. Hainbat ekintza egin dituzte orduztik, hala nola Su ta Gar taldearen kontzertua, hitzaldiak, paella txapelketa eta manifestazioa.