Herritar ugari izan da Azpeitiko ekonomiari buruzko hitzaldian

Uztarria.eus 2017ko mai. 24a, 13:58

Munoahaundi kultur elkarteak antolatuta, Azpeitiko eta bailarako ekonomia: oraina eta geroa hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Javier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuko diputatuak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustepeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orerako departamentuko diputatuak. Ikus-entzule ugari elkartu zen Sanagustin Kulturgunean, eta diputatuek Azpeitiko ekonomiaren argazkia egin zuten; besteak beste, enplegu datuak plazaratu zituzten, eta Iraurgi Berritzenen lana izan zuten hizpide. Iñaki Txapartegi aritu zen aurkezle lanetan.