Nahia Odriozola: "Ezusteko polita izan zen urrezko domina irabazi nuela entzutea"

Uztarria.eus 2017ko mai. 23a, 14:47
Nahia Odriozola 2016ko kirolari onenen sari banaketan, Mikel Ibarzabal zinegotziarekin. (Mailo Oiarzabal)

Gimnastika erritmikoan kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Nahia Odriozolak (Urrestilla, 2002). Banakako txapelaz gain, maila absolutuan zilarrezko domina ere jantzi zuen zapatuan Eibarren, Tolosako taldearekin. 9 urterekin hasi zen kirol horretan; igandean beteko ditu 15.

Nola joan zen txapelketa?

Bi aparaturekin aritu nintzen, sokarekin eta uztaiarekin. Sokan puntuazio onena lortu nuen, eta uztaian bigarrena. Bi aparatuen zenbaketarekin osatzen zen sailkapen nagusia, eta hor lehendabiziko tokian gelditu nintzen.

Espero al zenuen irabaztea?

Ez, ez nuen espero. Dominak banatzeko ekitaldiaren aurretik ez digute esaten nola gelditu garen. Orduan, urrezko domina irabazi nuela esan zuten arte ez nekien ezer. Ezusteko polita izan zen.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.