Damason obrak egiten ari dira, hezetasun arazoak konpontzeko

Uztarria.eus 2017ko mai. 23a, 14:31
Lau hilabete inguru iraungo dituzte lanek. (Azpeitiko Udala)

Azpeitian Damasoko plazaren zorua eta gajareetako sabaia konpontzen ari dira joan zen astetik. Udalak adierazi duenez, Damasoko 1 eta 10 zenbakietako etxetarietako bizilagunekin adostuta ari dira lanak egiten, garajeetan dituzten hezetasun arazoei irtenbidea emateko asmoz.

Lau hilabete inguru iraungo dituzte obrek, eta 515.000 euroko aurrekontua dute. Udalak aurrekontuaren %30a ordainduko du plazaren "erabilera publikoa" kontuan hartuta. "Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz, aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordaintzera bakarrik behartuta badago ere", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.