Loli Etxeberriaren lan bat ikusgai Madrilgo Kasinoan, zezenketen gaineko erakusketan

Uztarria.eus 2017ko mai. 23a, 13:09

Loli Etxeberria azpeitiar margolariaren koadro bat ikus daiteke egunotan Madrilgo Kasinoan. Toros en el Casino de Madrid izenburuarekin, Espainiako hiriburuko San Isidro Feriaren bueltan antolatutako erakusketa jarri dute han. Hemeretzi artistaren lan banarekin osatu dute erakusketa, eta Etxeberriak Curro Diaz toreatzailearen erretratuarekin (argazkian) hartu du parte. Sanisidroetako zezenketak bukatu bitartean, ekainaren erdialdera arte, zabalik izango da erakusketa.

(Argazkia: Loli Etxeberria)