Lan istripua izan da Lan Mobel enpresan

Uztarria.eus 2017ko mai. 23a, 11:44
Lan Mobel enpresa.

Makina batekin izan du istripua beharginak, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Mediku frogak egiten ari zaizkiola jakinarazi du Osalanek, eta ez duela zauri larririk.

Lan istripua izan da gaur, asteartea, goizean, Landetako Lan Mobel enpresan. Makina batekin izan du istripua beharginak, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzaren Lan Segurtasunerako Institutuak, Osalanek, jakinarazi duenez, langileari frogak egiten ari dira ospitalean, baina ez du zauri larririk. Osalanek azaldu duenez, makina batean harrapatuta gelditu da behargina, eta horren ondorioz kolpeak ditu.