Foru Aldundiaren aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera, plazan

Uztarria.eus 2017ko mai. 22a, 19:37

Gipuzkoako Foru Aldundia herriz herri dabil azken asteetan, foru aurrekontua osatzeko herritarren ekarpenak jasotzen. Aurrekontu irekien kanpaina hori Azpeitira iritsi da gaur, astelehena. Plazan jarri du karpa (argazkian) Diputazioak eta hantxe izango dira, 19:00ak arte, hurbiltzen diren herritarren eskaerak, proposamenak, kezkak zein kritikak jasotzen. Imanol Lasa foru diputatua ere izan da gaur Azpeitian, kanpaina honen barruan; besteak beste, Urola Erdiko Merkataritza Mahaiarekin batzartu da Lasa.

(Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)