Motor hotsak hartu ditu herriko kaleak

Uztarria.eus 2017ko mai. 21a, 13:49

Motor hotsak hartu ditu gaur goizean Azpeitiko kaleak. Izan ere, scooter motoen topaketa egin dute Perez Arregi plazan, 10:30ean hasita. Bertan, 30 bat Vespa eta Lambretta ikusi ahal izan dira. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute: Azpeititik abiatuko dira, eta Nuarbetik, Ormaiztegitik, Urretxutik eta Azkoititik igaroko dira, itzuliari amaiera Perez Arregin emanez. 14:30ean, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta amaiera emango diote aurtengo topaketari.