Sua piztu da Artzubia etorbideko kebabean

Uztarria.eus 2017ko mai. 20a, 18:24

Gaineko etxebizitza hustu dute badaezpada, baina ez da inor zauritu.

Artzubia etorbideko 47 zenbakian dagoen kebabean, sua piztu da 12:45ean. Frijigailuak su hartu du, eta suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Gaineko etxebizitza hustu dute badaezpada, baina ez da inor zauritu. Momentuan itzali dute sua.