Magiaz sortutako musika eraman dute iratxoek Sanagustinera

Uztarria.eus 2017ko mai. 19a, 21:09

Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako Txiki Biran emanaldien barruan, Bizitza kantu bat da ikuskizuna eskaini dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek gaur, hilak 19, Sanagustin kulturgunean. Dozenaka ikasle igo da oholtzara hainbat kantu abestera. Ikasleak ez ezik, bi iratxo ere hurbildu dira kulturgunera, eta instrumentu ezberdinak sortzeaz arduratu dira, ondoren horien doinuez gozatu ahal izateko. Emanaldia amaitzean, haur eta gaztetxoek musika instrumentu ezberdinak jotzeko aukera izan dute.