Ibilaldia 2017ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2017ko mai. 19a, 19:19

Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Maiatzaren 28an, igandez, ospatuko da aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Mungian. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Mungiara joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; Mungian, berriz, 18:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 26ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Aurtengo Ibilaldia Mungiako Larramendi Ikastolak antolatu du, Egunero alkarregaz lelopean.