Iraurgi Astea agurtu dute, hurrengo urtera arte

Uztarria.eus 2017ko mai. 19a, 18:45

Joan den astelehenean, maiatzaren 15ean, hasi ziren Iraurgi Astea ospatzen ikastetxeko irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Bost egunez, ez zaie falta izan zer egin eta zertaz gozatu. Hala, antzerkiak, hitzaldiak, pailazoen emanaldiak, musika eta dantza izan dira, Rokitxoren bisita, jolas kooperatiboak, hamaiketako solidarioa, kirol txapelketak eta judo-saioa izan dira, besteak beste. Horrez gain, sukaldari lanetan ere aritu dira Iraurgiko ikasleak, eta patata tortilla goxo-goxoak egiten ere aritu ziren, jolastokian. Gainera, DBH2ko ikasleak Uztarriaren eta Hitzaren erredakzioan izan ziren bisitan. 

Ekintzaz jositako asteari amaiera eman diote gaur, eta hurrengo urtera arte agurtu dute Iraurgi Astea.