'El Circulo' eta 'Ardiak eta otsoak' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mai. 19a, 16:23

Asteburua gainean da, eta horrekin batera hemen da Soreasu antzokiko zine eskaintza. El Circulo eta Ardiak eta otsoak filmak izango dira ikusgai datozen egunetan. Bihar, zapatua, El Circulo emango dute 22:00etan hasita. Igandean, aldiz, gaztetxoei zuzenduta Ardiak eta otsoak emango dute, 16:30etik aurrera, eta 19:30ean hasita, El Circulo emango dute berriro. Astelehenean, hilak 29, El Circulo eskainiko dute 21:30etik aurrera. 

El Circulo zientzia fikziozko filma da. Munduan eragin gehien duen enpresa batean hasten da lanean Mae Holland. El Circulo du izena eta badaki aukera paregabe baten aurrean dagoela. Sistema operatibo berri baten bitartez, El Circulo enpresak erabiltzaileen emailak, sare sozialak, banku eragiketak eta hitz gakoak bateratzea lortzen du. Horrela, benetazko erabiltzaileak sortzen dira, izen bakar baten atzean dauden benetazko erabiltzaileak. Dena gardentasunaren izenean.

Ardiak eta otsoak animaziozko filma da. Artalde bat lasai ederrean bizi da herrixka batean, harik eta otso talde batek handik gertu kanpaldi bat egiten duen arte. Taldeko burua den Magra otsoari agintea uzteko garaia iritsi zaiola-eta, ordezkoa nor den erabakitzeko lehia hasten da. Ratear izeneko otso indartsu eta odol zalea eta Gris izenekoa izango dira bi hautagai nagusiak. Azken hori da taldeko beste otsoen gustukoa. Grisek untxi-ijito batzuk ezagutuko ditu, eta bertako aztiak edabe magikoa emango dio. Hura edatean, ordea, ezusteko batekin egingo du topo. Itzuli da osto taldera, baina orain bera ez da otsoa, ardia baizik.