Alex Aizpuru 'Etxaun': "Ondo pasatzea eta lasterketa bukatzea dira zapaturako nire helburuak"

Uztarria.eus | Artikulua
2017-05-19 12:32

Lehen aldiz irtengo da errepidera lasterketa batean Alex Aizpuru Etxaun (Azpeitia, 1995) zapatuan, Azkoitiko Rallysprintean. Citroen saxo 16v autoa gidatuko du azpeitiarrak, Xuban Aranbarri Ziripot azkoitiarra kopilotu duela.

Alex Aizpuru, 'Etxaun'.  Argazki originala

Zure lehen lasterketa izango da. Nola prestatu duzu?

Kart-etan ibilita nago, baina aurreneko auto lasterketa izango dut, bai. Kotxea neure kasa ari naiz prestatzen, lokalean, lagunei galdetuta, puntuan jartzen. Pixkanaka. Entrenamenduak egin ahal izateko zirkuitura joan behar izaten da, baina oraindik ez dut eraman.

Zer helburu jarri diozu zeure buruari zapatuko lasterketarako?

Ondo pasatzea eta lasterketa bukatzea dira nire helburuak. Lehenengo karrera da, eta momentuz xuabe hartu beharko dugu.

Noiztik zenuen buruan lasterketa batean parte hartzearen ideia?

Gogoa aspalditik nuen. Txikitatik gustatu izan zait, betidanik izan dut afizioa. Orain dela hiru bat urte erosi nuen kotxea eta pixkanaka joan naiz jartzen, gutxinaka-gutxinaka, diru asko behar izaten da eta.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa