Iban Arregi: "Gure kasuan ez da egia diru laguntzetatik bizi garenik"

Uztarria.eus 2017ko mai. 19a, 13:13
None

Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izan da 'Sanagustineko elkarrizketak’ saioko bosgarren protagonista. Duela 20 urte Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen Iban Arregi (Azpeitia, 1975). Kazetari izatea umetako ametsa ez bazuen ere, urteak daramatza mundu horretan lanean. Euskaldunon Egunkarian hasi zuen ibilbidea, eta haren itxiera gertu-gertutik bizi izan zuen. Ondoren, Berriaren sorreran parte hartu zuen, eta 2013az geroztik, Berria Taldeko kontseilari ordezkaria da.

Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketatu du Arregi, eta haren elkarrizketaren laburpena Urola Kostako Hitzan irakur daiteke.