Bi autoren arteko istripua izan da Lasaoko gasolindegi inguruan

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2017-05-19 09:56

Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitian, GI-631 errepidean, Zestoako noranzkoan, Lasaoko gasolindegira iritsi aurretik. 09:00etan izan da istripua, Opel Astra eta Ford Mondeo autoek talka egin ondoren. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan, eta errepidean ez du oztoporik eragin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa