"Azpeitia, historikoki, plaza ona izan da Euskal Tonbolarentzat"

Uztarria.eus | Publizitatea | Artikulua
2017-05-18 17:59

Kontseilua arduratzen da urtero Euskal Tonbola antolatzeaz, eta bertako kideek esan dutenez, "errealitate honek Azpeitiak euskararen alde duen jarrera argia erakusten du baita azpeitiarren aldetik ongi pasatzeko gogoa eta sariak irabazteko grina ere". 

Zer da Euskal Tonbola?

Euskal Tonbola duela 13 urte Kontseiluak sortutako egitasmo bat da. Jaio zenetik makina bat saltokietatik pasatu dena. Horiek guztietan, aurtengoak barne, zirraragarria eta dibertigarria izan nahi duen joko honen eskutik, euskarari ezinbestekoa duen laguntza emateaz gain, milaka eta milaka sari banatzen ari dena… Azpeitian, adibidez, Euskal Tonbola martxan jarri zenetik, beti egon gara presente.

Hortaz, Euskal Tonbolak euskara sustatzea du xede.

Bai, bereziki, bai. Euskal Tonbola, funtsean, hori da, euskararen aldeko egitasmo bat. Sortzen dituen etekin guztiak euskararen normalizazioaren aldeko jardueretan inbertitzen dira, esate baterako: “euskaraz bizi nahi dut!” ildoaren aterkipean garatzen diren dinamiketan, Protokoloan (tokian tokiko normalizazioak xede, hizkuntza gutxituek nazioartean –eta hemen- elkarlanean garatzen ari garen jarduera horretan), hizkuntza politiketan baikorki eragiteko egiten dugun lanean, hizkuntza eskubideen urraketari aurre egiteko lantzen ditugun dinamiketan, Behatokiak abian jarritako “akuilu” aplikazioan, “Baduzu” egitasmoan (kontsumo euskalduna sustatzeko), hainbat arlotan euskararen alde eragile ezberdinekin batera sustatzen ditugun elkarlanetan (hezkuntzan, osasungintzan, lan munduan…) eta abarretan. Azpeitia, bide horretan ekarpen garrantzitsua eta polita egiten ari da.

Zein dira bere ezaugarriak?

Euskal Tonbola euskararen aldeko joko bat da. Dibertigarria, zirraragarria, emozioak dantzan jartzen dituena. Saltokiak eta gure arteko elkarlana sustatzen duena. Sari pilo bat banatzen dituena. Giro atsegin bat bilatzen duena, are gehiago, parte hartzaileei une ahaztezinak, ere, uzten dizkiena… Ezaugarriok, urteotan, azpeitiar pilo batekin bat egin dute! Hasieratik, konexio oso ona eman da Azpeitia eta Euskal Tonbolaren artean.

Zein da bere funtzionamendua?

Boleto bakoitzak euro bat balio du. Jokoa, hazkatze sisteman oinarrituta dago, “raspa” bat da (saria bai/ez egoera hori argitu bitarte doazen segundo horiek emozioz betetzeko!). Sari zuzenak eta bereziak banatzen ditu. Horrezaz gain, zozketa bereziak, "bizi-bizi" on-line jokoa, deskontuak eta abar daude.

Euskal Herria osoan gaude baina txanda ezberdinetan. Azpeitian, zehazki, Apirilaren 4tik aurrera gaude…

Beraz, sari ezberdinak daude...

Bai. Sari seguruak saltokian bertan daudenak dira (egokituz gero unean bertan ematen direnak). Sari bereziak, aldiz, 5 saltoki bakoitzeko, saltoki batean daudenak dira (ausazkoki banatzen dira). Eta azkenik, azken ostiraletako zozketa berezien bidez eta “bizi-bizi” on-line jokoaren bidez lortu daitezkeen sariak daude.

Sari seguruetan, 14”ko netbook-ak, smartwatch-ak, zuku-makinak, proiektoreak, sport bideo-kamerak, fitness eskumuturrekoak eta abar daude (saltokian dauden boleto guztiak saltzen badira, sari hauek guztiak, bai ala bai egokitzen dira).

Berezietan, ordea, besteak beste, Twizy ibilgailu elektrikoak, urtebeterako erosketa saskiak, Scooter motorrak, bidaiak, patinete elektrikoak, aurtengo bertso finalerako sarrerak, paratxutean jauziak, Arguiñano-n otorduak, Playstation 4-ak… daude.

Sariak uste du sari handiak ez direla tokatzen...

Horiek pertzepzioak dira. Urtero, makina bat sari potente banatzen ditugu, izen abizenak dituztenak. Zuen zonaldean, adibidez, Zestoan duela 2 urte Dacia Sandero auto bat egokitu zen eta aurtengo azken ostiraletako lehen zozketa berezia ere (saridunek kruzeroa hautatu dute) Zestoan egokitu da. Azpeitian, zehazki, telebistak, argazki-kamerak, bertso finalerako sarrerak, minikateak, Arguiñano-ra otorduak eta abar egokitu dira.

Euskal Tonbola beti izan al da horrelakoa?

Ez. Urtero eskaintza hobetzeko ahaleginak egiten ditugu. Aurtengo berrikuntza nagusiak hauek dira (sartu www.euskaltonbola.eus webgunean):

Azken ostiraletako zozketa berezia: euskaraz + bizi + nahi + dut 4 boletoekin, esaldia osatu eta norberaren datu pertsonalekin batera, guri helarazi behar zaigu. Azken ostiraletan zozketa egingo da. Irabazleak, iPhone 7, Samsung-S8, kruzero bat, 800€ko erosketa saski bat eta Thermomix TM5 sukaldeko errobota baten artean bat hautatu eta irabaziko du! Baita irabazlearen saltokiak ere! Apirileko irabazleak, arestian esan bezala, Ander Larrañaga eta Zestoako Jubilatuen Taberna izan ziren.

"Bizi-bizi" on-line jokoa: denetariko 17 galderei erantzun zuzena ahalik eta eperik laburrenean ematea bilatzen duen joko dibertigarria da. Ikasiz eta jatorki lehiatuz, dibertsioa sustatzen duena (ikus www.bizibizi.eus). Azpeitian, “bizi-bizi”rekin,  kriston giro polita dagoela ikusten ari gara, gehien jokatzen ari den lehenengo 4 herrien artean kokatzen da Azpeitia… aupa zuek!

Deskontuak: bertako produktu eta zerbitzuetan makina bat deskontuez gozatzeko aukera ematen duten sariak dira hauek.

Zer egin behar da bertan parte hartzeko?

Oso erraza da. Euskal Tonbola dagoen edozein saltokira joan eta euro baten truke boletoak erosi. Behin hazkatzen hasita, emozioak, dibertsioak eta sariak bidaia-lagun izango dituzue!

Inguru hauetan non jokatu daiteke Euskal Tonbolan?

Aldioro non gauden jakiteko www.euskaltonbola.eus webgunean sartzearekin nahikoa da. Bertan, Azpeitian, Euskal Tonbola non dagoen agertzen da.

Noiz arte jokatu ahal da?

Azpeitian, tonbolak banatzen Apirilaren hasieran hasi ginen, hortaz, beste hilabete bat gehiago geratzen da boletoak erosi ahal izateko. Hortaz, “bizi-bizi” ibili!

Zer ideia azpimarratzen duzue?

Arestian esandakoa, Euskal Tonbolarekin, emozioen eta dibertsioaren eskutik euskarari ezinbestekoa duen laguntza ematen diogula eta ekarpen horiek guztiak, denetariko sariekin saritzen ditugula. Errealitate honek Azpeitiak euskararen alde duen jarrera argia erakusten du baita azpeitiarren aldetik ongi pasatzeko gogoa eta sariak irabazteko grina ere. Guztion energiarekin euskara dagokion lekura eramango dugulako, azpeitiarrak Euskal Tonbolan parte hartzera animatzen ditugu eta bidenabar, milesker bihotz bihotzez egitasmo hau egingarri egiten duzuen azpeitiar guztiei, izan boleto erosle edo izan tabernari.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa