Bertsotan ikasitakoa, Soreasuko plazara

Uztarria.eus 2017ko mai. 18a, 15:19

Ikasturtean zehar bertsolaritzaz ikasitakoa plazaratu zuten atzo, hilak 17, herriko ikastetxeetako ikasleek. Mozorro ezberdinak soinean, Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdialdia eskaini zuten Soreasu antzokian. Honakoa bertan hartutako irudi batzuekin osatutako bideo laburra da.

Ikasleak banaka, binaka zein taldeka jarri ziren mikrofonoaren aurrean, beren abileziak erakusteko. Olinpiadetara joan diren kirolariak, ofizio ezberdinetako langileak eta euskal mitologiako pertsonaiak igo ziren, besteak beste, oholtzara. Bertsoak ez ezik, magiak ere izan zuen bere tokia, Iago Azkue gaztearen eskutik.