Bertso poteoa egingo dute gaur, Salatzen Dut Hilabetearen barruan

Uztarria.eus 2017ko mai. 18a, 13:20

Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro ariko dira kantuan, 20:00etan Orkatzetik abiatuta. 

Salatzen Dut Egunaren atarian, bertso poteoa egingo du gaur, osteguna, Azpeitiko Sarek. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak izango dira kantuan, eta Orkatzetik abiatuko dira, 20:00etan. Ondoren, Alde Zaharreko tabernak girotuko dituzte. 

Bitartean, tabernetan zapatuan, Salatzen Dut Egunean, zozkatuko den otarrerako txartelak banatuko dituzte.