Bertsoak, magia eta denetariko pertsonaiak, 'Gu ere bertsotan' egitasmoa agurtzeko

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 21:55

Urte osoan bertsolaritzaz ikasitakoa plazaratzeko hitzordua izan dute gaur, maiatzak 17, herriko ikastetxeetako ikasleek. Mozorro ezberdinak soinean, Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdialdia eskaini dute Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Jaialdia hasterako jendez goraino bete da Soreasu, eta hainbat herritar antzokiko eskaileretan eseri dira bertsolari gaztetxoen emanaldiaz gozatzeko. Banaka, binaka zein taldeka jarri dira ikasleak mikrofonoaren aurrean, beren abileziak erakusteko. Olinpiadetara joan diren kirolariak, ofizio ezberdinetako langileak eta euskal mitologiako pertsonaiak igo dira, besteak beste, oholtzara. Baina gaurkoan bertsoaz gain, magiak ere izan tu tokia. izan ere, Iago Azkuek magia trikimailu batzuk eskaini ditu, horiek bertsoekin uztartu bitartean. 

Bihar, osteguna, 2017ko Gu ere bertsotan jaialdian hartutako irudiekin osatutako bideo laburra argitaratuko du uztarria.eus-ek.