Julen Artetxek irabazi du Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 19:48

'Zorioneko onddoa' ipuinari esker jaso du saria Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak. Euskal Herriko 9.426 ikaslek hartu dute parte ipuinen, ilustrazioen eta komikien lehiaketan.

Julen Artetxe Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak irabazi du Elkar argitaletxearen bederatzigarren edizioko Ilustrazio eta Ipuin Lehiketako lehenengo saria. Zorioneko onddoa ipuinari esker irabazi du Artetxek aurreneko saria. 

Guztira, Euskal Herriko 9.426 ikaslek hartu dute parte Elkar argitaletxearen ipuinen, ilustrazioen eta komikien lehiaketan.