Bertso saio literarioa eskainiko dute Bertso Astearen barruan, bihar

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 19:04

21:30ean hasita arituko dira bertsotan Uxue Alberdi eta Igor Elorza Peru Magdalena idazlearekin batera, Sanagustin kulturgunean.

Joan den ostegunean, hilak 11, eman zion hasiera Erniarraitz Bertso Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen Bertso Asteari. Bihar, maiatzak 18, Sanagustin kulturgunean bertso saio literarioa eskainiko dute Uxue Alberdi eta Igor Elorza bertsolariek, Peru Magdalena idazlearekin batera, 21:30ean hasita.

Ostiralean, berriz, bertso jaialdiarekin emango dio amaiera Bertso Asteari Erniarraitz Bertso Elkarteak. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Izagirre eta Eneritz Artetxe bertsolariak, Silvia Etxaniz gai jartzeilearekin batera, Azkoitiko Floreaga antzokian arituko dira 22:00etatik aurrera.