Juan Antxieta musika eskolak 'Bizitza kontzertu bat da' emanaldia eskainiko du ostiralean

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 14:59

Txiki Biran haurrei eta gaztetxoei zuzendutako emanaldien barruan, Bizitza kantu bat da kontzertua eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek ostiralean. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia 18:00etatik aurrera, eta bertaratzen direnek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.