Parrokiak ikasturte amaierako topaketa egingo du ostiralean

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 11:45
Soreasuko Sebastian Donearen parrokia. (Euskadi Turismo)

Parrokiak ireki izenburupean antolatu dute jardunaldia, eta antolatzaileek aurreratu dutenez hori da landuko duten gaia. 20:00etan jarri dute hitzordua, parrokian.

Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian lanean aritzen diren herritarrek ikasturte amaierako topaketa egingo dute datorren ostiralean, hilak 19. Aurtengo jardunaldirako hautatu duten gaia Parrokiak ireki da, eta horren inguruan hausnartuko dute ostiraleko hitzorduan. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, 20:00etan bilduko dira parrokiko lokaletan, eta "gaiaren inguruko sarreratxo bat" egin ostean hasiko dira hausnartzen. Horretarak,  talde txikietan banatuko dira. Topaketei amaiera emateko mokadutxoa egingo dute. 

Interesa duen edonor hurbil daiteke ostiraleko jardunaldira.