Azpeitia ostiralean hasiko da Herriartekoaren txapela defendatzeko lehian

Uztarria.eus 2017ko mai. 17a, 11:00
Goian, Julen Egiguren, Daniel Murgiondo, Mikel Unanue eta Javi Odriozola. Behean, Gorka Iriarte, Markel Etxaniz eta Unai Alberdi.

Frontoi Txikian jokatuko dute Ilunpeko pilotariek final zortzirenetako joaneko partida Tolosaren aurka, 22:00etan hasita. Kadete mailan, Unai Alberdik eta Mikel Unanuek ordezkatuko dute Azpeitia, jubenil mailan, Jon Alberdik eta Julen Egigurenek; eta Senior mailan, Markel Etxanizek eta Daniel Murgiondok.

Ostiralean, maiatzaren 19an, hasiko da Azpeitia Herriarteko Pilota Txapelketako txapela defendatzen, Frontoi Txikian. Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak, 22:00etan hasita.

Ilunpek aurreratu duenez, kadete mailan, Unai Alberdik eta Mikel Unanuek ordezkatuko dute Azpeitia; jubenil mailan, Jon Alberdik eta Julen Egigurenek; eta Senior mailan, Markel Etxanizek eta Daniel Murgiondok.

Joan den maiatzaren 7an hasi zen Herriartekoa, baina azpeitiarrak zuzenean final zortzirenetan sartuko dira lehian, zozketak hala erabakita. Modu horretan, ostiralekoa izango da Azpeitiko taldeak aurtengo Herriartekoan jokatuko duen lehen partida. Final zortzirenetako joanekoa, aldiz, maiatzaren 28an, igandez, jokatuko dute Ilunpeko pilotariek, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Aurrera egiten duen taldeak Azkoitia eta Asteasuren artean gailentzen denaren aurka jokatuko du final laurdenetan.

Iaz bosgarren aldiz irabazi zuen Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Astigarraga 3 eta 0 mendean hartuta.  2004an, 2008an2010ean2015ean eta 2016an jantzi du Azpeitiak Herriartekoaren txapela. Horrez gain, 2008an eta 2015ean Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa ere irabazi zuten Azpeitiko pilotariek.