Uztarriaren eta Hitzaren erredakzioa bisitatu dute Iraurgi Ikastetxeko ikasleek

Uztarria.eus | Komunikabideak | Argazki galeria
2017-05-16 17:32

Atzotik Iraurgi Astean murgiduta dabiltza Iraurgi Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak. Prestatu duten egitarauaren barruan, DBH 2. mailako ikasleak Uztarria Komunikazio Taldearen eta Urola Kostako Hitzaren erredakzioan izan dira gaur arratsaldean, bertan egiten den lana ezagutzen. Aurrena, bi hedabideetako kazetariek Uztarriaren eta Hitzaren sorrera azaldu diete erredakziora bertaratu diren 50 ikasle ingururi, baita urteek aurrera egin ahala izan dituzten aldaketak aipatu ere. Ondoren, Uztarria aldizkariaz, Urola Kostako Hitza egunkariaz eta bi webguneen funtzionamenduaz aritu dira solasean, eta horiek bizirik jarraitzeko bi hedabideek zein finantziazio iturri dituzten ezagutu dute gaztetxoek. Horrez gain, tokiko hedabideetan herritarrak ardatz direla azpimarratu diete kazetariek ikasleei, eta herrian gertatzen dena edo herritarrek egiten dutenaren berri emateko daudela azaldu diete. Horren harira, Iraurgiko hainbat ikaslek aipatu dute agertu izan direla noiz edo noiz Uztarriaren edo Hitzaren webgunean, herriko ekintza ezberdinetan parte hartu dutelako.

Iraurgiko gaztetxoek bi taldetan banatuta bisitatu dute Perez Arregi plazako erredakzioa, eta beren zalantzak argitzeko parada izan dute bertan. Bisita amaitzeko taldeko argazkia atera dute irakasleek eta ikasleek elkarrekin, bulegoaren atarian. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa