Santioak eta saninazioak antolatzeko bilera deitu du Udalak biharko

Uztarria.eus 2017ko mai. 16a, 17:46
Iazko saninazioetako txupinazoan hartutako irudia.

Bilkura 20:00etan izango da udaletxean. Udalak herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die.

Santio eta San Inazio festak antolatzen hasteko bilera deitu du Azpeitiko Udalak biharko. Herritar orok har dezake parte Festa Mahaian, eta norbanakoek nahiz eragileek ekarpenak egiteko aukera izango dute bertan. Bilkura 20:00etan izango da udaletxean. Udalak herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die.