Scooter motoen topaketa egingo dute igandean

Uztarria.eus 2017ko mai. 16a, 14:49
2015eko scooter topaketaren irudia.

Vespak eta Lambretak 10:30etik aurrera egongo dira ikusgai Perez Arregi plazan. Ondoren, scooterzaleek itzulia egigo dute Azpeititik Urretxuraino, eta Perez Arregin emango diote amaiera bueltari. Sabelak betetzeko tartea ere hartuko dute, eta 14:30ean bazkaria egingo dute plazatxoan.

Vespa eta Lambreta motoen zaleek hitzordua dute igandean; izan ere, scooter topaketa antolatu dute hilaren 21erako. 10:30ean hasita, motorrak ikusgai izango dira Perez Arregi plazan. Ondoren, motozaleek itzulia egingo dute. Azpeititik abiatuko dira, eta ondoren, Nuarbetik, Ormaiztegitik, Urretxutik eta Azkoititik igaroko dira; itzuliari amaiera Perez Arregin emango diote. 14:30ean, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta amaiera emango diote aurtengo topaketari.