Zapatuan hasiko da Mendi Astea

Uztarria.eus 2017ko mai. 16a, 12:48
Iazko Xoxoteko Eguneko irudia. (Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Txalintxoko egunarekin emango diote hasiera hilaren 28ra arte luzatuko den eg¡tarauari. Mendi Tour jaialdia, eta Xoxotera irteera antolatu dituzte, besteak beste, Mendi Astearen baitan.

Datorren zapatuan, maiatzaren 21ean, hasiko da Lagun Onak Mendi Bazkunak urtero antolatu ohi duen Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin. Goizean Txalintxora irteera egingo dute, eta han urrian Oñatin ospatuko den Ikastolen aldeko Kilometroak festari babesa erakusteko argazkia aterako dute. Bertaratzen direnentzat  salda eta erromeria egongo dira, eta umeentzat, aldiz, jolasak. 

Asteartean eta Ostegunean Mendi Film Festibala iritsiko da Soreasura, eta egun bakoitzean mendia edo eskalada oinarri duten hiru film eskainiko dituzte. Maiatzaren 28an, igandez, emango diote amaiera Mendi Astearen barruan antolatutako ekintzei, Xoxoteko Egunarekin. 

Honakoa da 2017ko Mendi Astearen egitaraua, osorik: 

Maiatzak 21, zapatua, Txalintxoko Eguna:

09:00etan: Plazatik Txalintxora irteera. 

12:00etan: Meza. Ondoren, Mendimetroaken baitan Lekaixoka! Oñatin ospatuko den Kilometroak festaren aldeko argazkia aterako da. Bertaratzen direnentzat salda, jolasak eta erromeria. 

Maiatzak 23, asteartea: 

21:00etan: Mendi Film Festibala, Soreasu antzokian. 

Maiatzak 25, osteguna: 

21:00etan: Mendi Film Festibala, Soreasu antzokian. 

Maiatzak 28, igandea, Xoxoteko Eguna:

09:00etan: Plazatik abiatuta, Xoxotera irteera. 

12:00etan: Meza. Ondoren, mendian hil diren mendizaleei lore eskaintza. 

13:00etan: Gaztetxoei domina banaketa. Bertaratzen direnentzat salda, jolasak eta erromeria. 

17:00etan: Azpeitira itzulera. 

Mendi Film festibala

Sei film izango dira ikusgai aurtengo edizioan. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, eta euskarazko azpidatziak izango dituzte. Lau film ingelesez izango dira, bat polakoz eta bestea frantsezez.

Honakoak dira hilaren 23an eskainiko dituzten pelikulak: Boys in the bugs (eskaladako film onena), Dodo's delight (kirol eta abentura film onena) eta Blocheads (eskaladaren inguruko pelikula). Maiatzaren 25ean, berriz, Freedom under load (Bilbao Mendi Film Festibaleko sari nagusia), Jean Troillet, Toujours aventurier (ikuslearen saria jaso duena) eta Annapurna III-Unclimbed (Alpinismoaren inguruko filma) izango dira ikusgai. Bi egunetako emanaldiak 21:00etan hasiko dira.