Aritz Badiola eta Jokin Maiz sarituak izan dira EHUko Udaberriko Matematika Lehiaketan

Uztarria.eus 2017ko mai. 15a, 20:56
Jokin Maiz eta Aritz Badiola, saria eskuetan dutela. (Iraurgi Ikastetxea)

Bi azpeitiarrek ostiralean jaso zituzten sariak EHUren Bizkaiko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Guztira, 437 ikaslek hartu zuten parte lehiaketan.

Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketako sariak banatu zituzten. Bertan, Iraurgi Ikastetxeko LH 4ko Jokin Maiz eta LH 6ko Aritz Badiola sarituak izan ziren. Badiolak hirugarren saria lortu zuen, eta Maizek, berriz, laugarrena.

Hirugarren urtez antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak Udaberriko Matematika lehiaketa, eta guztira, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 437 ikaslek hartu dute parte. Bigarren fasera 51 ikastetxe sailkatu ziren, eta Iraurgi Ikastetxeko bi ikasleek finalera sailkatzea lortu zuten. Azkenean, bi azpeitiarrak saria eskutan bueltatu ziren herrira.