Ume eta gaztetxoentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu Kirol Patronatuak uztailerako

Uztarria.eus 2017ko mai. 15a, 14:31

Uztailaren 3tik 21era eskainiko dituzte ikastaroak, 4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. Klaseak goizez izango dira. Asteazkenean, hilaren 17an, zabaldu dute izen-ematea.

Igeriketako ikastaroak antolatu du Udal Kirol Patronatuak uztailerako, 4 eta 13 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzenduta.

Uztailaren 3tik 21era izango dira ikastaroak eta klaseak goizez emango dituzte, bi txandatan: 09:00etan hasiko dira 7 eta 13 urte artekoentzako saioak, eta 10:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak.

Ikastaroan izena emateko epea asteazkenean, maiatzaren 17an, zabalduko dute. Izen-ematea 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat, eta 94,66koa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek udal igerilekura jo dezakete.