Joseba Albizuk L’UltraBike ultramaratoia irabazi du

Uztarria.eus 2017ko mai. 15a, 11:08

Katalunian izan zen proba atzo. 233 kilometroko eta 6.500 metroko maldadun lasterketa bukatzeko 11 ordu eta 27 minutu behar izan zituen azpeitiarrak.

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak, L’UltraBike ultramaratoia irabazi zuen joan den zapatuan, maiatzaren 13an, Sant Celonin (Bartzelona, Katalunia). 233 kilometroko eta 6.500 metroko maldadun proba egiteko 11 ordu eta 27 minutu behar izan zituen azpeitiarrak.

Albizuk Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, inoiz ez zuen halako proba gogorrik jokatu. Halere, “sasoiko” dagoela adierazi du, eta datozen asteetan eta hilabeteetan hainbat probatan parte hartuko duela aurreratu du. Besteak beste, Espainiako Gigante de Piedra proban, Europako Pedals de Focen, Austriako proba batean eta Ironbikean izango da.

Joan den astean Rompepiernas zikloturisten martxan lehen postuan helmugaratu zen Albizu.