Gorka Azkunek Caf-Elhuyar Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du

Uztarria.eus 2017ko mai. 12a, 20:23

Gorka Azkunek (Azpeitia, 1982) CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako sarietan Dibulgazio-artikulu onenaren saria jaso du gaur, ostirala, Intuizioaren bide ilunak argitzen lanari esker. Donostiako Kutxa Kultur Plazan egin dute aurtengo edizioaren sari banaketa. Ez da azpeitiarrak CAF-Elhuyar saria jasotzen duen aurreneko aldia. Izan ere, 2002an,2003an2004an2014an eta 2015ean ere saritu zuten. 

Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz.